Amagoia Bilbao

Ricotta gazta eta barazkiz beteriko orekia

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
28 kodilo handi (oreki mota bat, karakola formakoa). Betegarria: 200 g Ricotta gazta, tipula erdia, azenario bat, porru erdia, 100 g kuiatxo, 100 g ziazerba, 50. pinazi, 200 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: tipula erdia, 150 g ilar, 250 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        3

Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.
2. Birrindutako azenarioa eta kuiatxoa eta txikitutako ziazerba gehitu eta erregosi.
3. Zartagin batean pinaziak gorritu, su oso eztitan. Noizean behin eragin. Kontuz, erre ez daitezen.
4. Barazkiak eginda daudenean, esne-gaina eta pinaziak gehitu eta egosi, pixka bat loditu arte.
5. Gazta sardexka batekin zapaldu. Barazkiekin batera jarri eta ondo nahastu. Behar adina gatz  eta piperbeltz betz bota. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Ilarrak eta salda gehitu eta 10 minutuz egosi. Gatza bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, kodiloak eta gatza bota; noizean behin eragin.
2. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente- atera eta xukatu.
3. Kodiloak betegarriarekin bete.
4. Plater bakoitzean zortzi kodilo jarri eta gainetik saltsa beroa bota.