SPONSORED CONTENT

San Pedro, Santa Isabel eta San Martzial jaiak asteburu honetan Gipuzkoan

San Joan suaren txingarrak itzali ondoren, Gipuzkoako herri askok jaietako erreleboa hartuko dute: Eskoriatzan, Lasarte-Orian eta Orion sanpedroak ospatuko dituzte, santaisabelak Usurbilen eta Zumarragan, eta sanmartzialak Irunen.

Eskoriatzan Euskal Jaia ospatuko dute astelehenean talo, sagardo eta trikiti doinuekin.
Eskoriatzan Euskal Jaia ospatuko dute astelehenean talo, sagardo eta trikiti doinuekin. (Jaizki FONTANEDA | Foku)

Aurten San Pedro eguna larunbatarekin egokitzen denez, jai hasierako txupinazoa ostiralean (ekainak 28) botako dute hainbat herritan. Eskoriatzan esaterako, arratsaldeko 19.00etan botako dute, oraingoan Tximeleta Gela taldearen eskutik (Luis Ezeiza Herri Eskolako Aspaceko gela egonkorra). Ikasgela eta proiektu partekatu hau eskola zein gizarte inklusiboa lortzeko bidean sortu zen orain dela hamar urte.

Txupinazoaren aurretik, arratsaldeko 17.00etan, "atsolorra" izeneko aintzinako ohitura berreskuratuko dute, 2023an jaiotakoei ongi etorria eginez. Txupinazoaren ondoren, Musika Eskolako banda eta txistulariak abiatuko dira eta, nobedade gisa, Castellers de Vilafranca taldearen emanaldia izango da. Larunbatean (ekainak 29), beste berritasun batzuk ere izango dira, hala nola Arrasateko erraldoi eta buruhaundien konpartsa eta Lekittoko Deabruak pirotekniarekin kalejira.

Jaiak astelehenera arte luzatuko dira eta egitarauan ez dira faltako musika eta kirol ikuskizuna, haurrentzako emanaldiak aurten haurren danborrada igande eguerdian izango da (ekainak 30) eta herri bazkaria astelehenean (uztailak 1) izango da plaza ondoko errepidean.

Txosna batzordeak ere egitarau zabala prestatu du asteburu honetarako. Txupinazoa ostiral arratsaldeko 18.00etan botako dute eta, ohiko kontzertu eta musika emanaldiez gain, danborrada, merendolak, jolasak eta kuadrilla bazkariak izango dira, besteak beste.

Eskoriatzako jaietako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Eskoriatzako udala, Fruteria Martin, Hemen garbiketak, Ixkur ileapaindegia, Leniz garajea, Ribeloga motors.

Lasarte-Orian herri bazkari, sardina jate eta sagardo dastatzearekin ospatuko dute San Pedro eguna. (Jon URBE | FOKU)

Ostiral honetan txupinazoa botako duen beste herria Lasarte-Oria da. Lehenbizi haurren suziriabotako dute, eguerdko 12.00etan, eta arratsaldeko 19.00etan nagusiena, oraingoan emakumez osatutako Makelur antzerki talde amateurraren eskutik. Jai egitaraua datorren asteartera arte luzatuko da (uztailak 2) eta aurten haur eta gazteentzako ekitaldiak indartuko dira, batezere DJ emanaldiekin. Horrekin batera, ohiko ekitaldiak mantenudko dira, hala nola herri kirolak, Nafarroako jotak, mariatxiak, bertsolariak, batukada, zezenak eta antzerkia.

Musika arloari dagokionez, aurten talde ezagunen emanaldiak izango dira, besteak beste En Tol Sarmiento (ostirala 28), Bulego (larunbata 29), Naranja Limon (igandea 30), Belako (astelehena 1) eta Oxabi (asteartea 2).

Aurten ere Sorgin Jaia izeneko egitaraua prestatu dute Lasarte-Orian, jai eredu berri baten aldeko apustuari eutsiz. Txupinazoa ostegunean izan zen (ekainak 27) Xumela abesbatzaren eskutik, eta ostiralean (ekainak 28) sorgin bazkaria eta sogin jolasak egingo dituzte; larunbatean, elkartasun eguna izango da; igandean patata tortilla txapelketa eta bertso poteoa izango dira; eta astelehenean, toka txapelketa eta antzerkia.

Lasarte-Oriako establezimendu laguntzaileak: Aduriz de Lasarte, Avenida Taberna, O´hara Taberna.

Oria ibaiari jarraituz, Orion ere San Pedro jaietako txupinazoa botako dute ostiralean, arratsaldeko 19.00etan. Ordu berean txosnak irekiko dira eta ordu erdi lehenago, erraldoi
eta buruhaundien kalejira abiatuko da, aurten gonbidatu bereziarekin: Villafranca del Penedeseko Drac eta Aliga figurak. Pello eta Nikolasa eta erraldoiek lagunduta irtengo dira.

Herriko eragileek beste zenbait ekitaldi berri antolatu dituzte, horien artean slackline ibaiaren alde batetik bestera (larunbata 29), San Martin ermitara bizikleta igoera (larunbata 29), herriko DJen emanaldia (larunbata 29), eta Les testarudes taldearen emanaldia (igandea 30) gaztetxearen 14. urteurrena ospatzeko.

Igandean bertan, arrantzale eguna ospatuko da. Egun horretako ekitaldietan, ia 200 lagunek hartuko dute parte, eta bazkaritako txartel guztiak dagoeneko saldu dira.

Orioko establezimendu laguntzaileak: Kolon Txiki.

Usurbilen buruhaundiak eta maskuriak prest aurtengo txupinazorako. (NAIZ)

Oria bailaratik atera gabe, Usurbilen santixabelak ospatuko dituzte eta egun nagusia uztailaren 2a izango bada ere, ekitaldi gehienak asteburu honetan ospatuko dituzte baita ere. Txupinazoa eta ikurrinaren igoera ostiralean izango dira (ekainak 29) arratsaldeko 19.00etan, oraingo honetan adineko emakume zaintzaileen eskutik. Ordubete beranduago, gazteen txupinazoa eta txosnen irekiera izango da.

Oilasko-biltzaileak ostiralean bertan abiatuko dira goizean goiz, eta bazkaria egingo dute eguerdian. Larunbatean (ekainak 29) herritarren arteko herri kirol saioa eta zikiro jana izango dira, igandean (ekainak 30) jubilatuen bazkaria, poteo elegantea eta bertsolariak, astelehenan (uztailak 1) haur eta gazteentzako ekitaldiak, eta asteartean (uztailak 2) Triku trikiti taldearen kalejira, pilotako finalak eta paella lehiaketa, besteak beste.

Musika arloari dagokionez, honako taldeen emanaldiak daude iragarrita herriko plazan: Laket, Ameba eta Dupla, Itzal, Tapia eta Leturia, eta Dema. Txosnetan, berriz, hauexek: Neallta Fola, Ziztada&Rlantz eta DJ Zer, Ezpalak eta DJ Reimy, Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana, Distopia Elektrotxaranga eta Pisso&OPH raperoak eta karaokea.

Usurbilgo jaietako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Alkartasuna, Autocares Aizpurua, Bordatxo Taberna, Aizpurua Okindegia, Urtinea, Patri jatetxea, Labe Goxo okindegia.

Zumarragako Antio ermitan ezpata-dantza errepikatuko dute uztailaren 2an. (Gotzon ARANBURU | FOKU)

Santa Isabel jaiak osatuko dituen Gipuzkoako beste herria Zumarraga da. Egitaraua ostegunean hasi zen (ekainak 27) San Fermin txapelketako pilota partidekin, eta uztailaren 6ra arte luzatuko da.

Ostiral eguerdian (ekainak 28) Mikel Sarriegi Etxezarretak idatzitako "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua" izeneko liburua aurkeztuko dute Antioko intepretazio zentroan eta gauean elkarteen arteko danborrada abiatuko da; larunbatean (ekainak 29) dantza libreko txapelketa, mus eta xake partidak, errekortadoreak eta larrain dantza izango dira; eta igandean (ekainak 30) haurren eguna izango da.

Astelehenan (uztailak 1) herri kirol erakustaldia eta kuadrillen arteko Grand Prix izango dira; eta asteartean (uztailak 2), ohiturari jarraituz, herriko agintariak eta herritarrak Antioko Amaren elizara igoko dira, bertan ezpata-dantza eta meza ospatzeko. Jarraian, erromeria eta herri bazkaria izango dira. Jai egitarauak ostegunean jarraituko du (uztailak 4) pertsona nagusin egunarekin, eta larunbatean (uztailak 6), plater tiroketa eta idi probak izango dira.

Txosnetan ere egitarau zabala prestatu dute ostiraletik asteartera. Egunero izango dira kontzertuak gaueko 23.00etan hasita, eta azken egunean Bide Batez taldearekin erromeria izango da.

Zumarragako jaietako establezimendu laguntzaileak: Carrocerías Urretxu, Eitza ConsuIting, Entzun Audifonoak, Eutsi Carpintería Metálica, Iraeta Tabakoak, Lanbroa Belardenda, Prest lan bertikalak, Tapiceria Guillermo.

Irunen, azkenik, San Pedro eta San Martzial jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Egitaraua aurreko asteburuan abiatu eta aste guztian zehar luzatu bada ere, ostiral honetan (ekainak 28) haur atrakzioak, apar jaia, erraldoiak eta buruhaundiak eta musika emanaldiak izango dira. Larunbatean (ekainak 29) San Pedro eguneko meza, aurreskua eta Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua izango dira.

Irungo egun handia, aurten igandearekin ospatuko da (ekainak 39). Goizeko 6.00etan hasiera emango zaio San Martzial alardeari eta goizeko 11.00etan ohiko erromeria izango da San Martzial mendian. Bertan, Udalbatzak 1522ko boto sekularra beteko du.

Astelehenan (uztailak 1), baserritar giroko ekitaldiak izango dira, besteak beste, abere lehiaketa, trikitiladiak, bertsolariak, herri kirolak, fandago eta arin-arin txapelketa, esku pilota eta fanfarreak.

Irungo jaietako establezimendu laguntzaileak: Faisan Taberna, Argitrans, Atrezzo Marco Denda.