Amagoia Bilbao

Patatak olagarrorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g patata, tipula bat, piper berde bat, piper gorri erdia, piperrautsa, 700 g olagarro, piperrautsa, 100 ml tomate saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Eltze batean ur ugari berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu eta segundu batzuk utzi. Atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin. Hirugarren aldia uretan utzi eta 20 minutuz edo egosi, bere puntuan egon arte. Zatitu.
2. Txikitutako tipula eta piperrak olio pixka batekin erregosi.
3. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiekin batera jarri eta olagarro salda berorekin busti, estali arte.
4. Olagarroa olio pixka batekin arin erregosi. Piperrautsa eta tomate saltsa gehitu. Patatei gehitu eta 20 minutuz egosten utzi, su ertainetan. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g patata, 500 g olagarro egosita, tipula erdia, porru bat, 2 baratxuri ale, 3 piper txorizero, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Piper txorizeroak ondo garbitu, eta ur epeletan beratzen utzi.
2. Eltze batean txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak oliorekin erregosi.
3. Patatak zuritu eta kraskatu. Olagarroa zatitu.
4. Barazkiei patatak, olagarroa eta piperrak gehitu eta eragin.
5. Salda berorekin busti, estali arte. 20 minutuz egosten utzi, su ertainetan. Behar adina gatz bota.