SPONSORED CONTENT

Larrabetzu, Erromo eta Berango jai giroan murgilduko dira

Bizkaiko herri eta auzo asko jaietan murgilduko dira abuztuko lehen asteburu honetan. Larrabetzun Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean eta Erromon eta Berangon jai egitarauarekin jarraituko dute

Larrabetzuko jaien aurretik, Gazte Eguna ospatuko dute larunbata honetan.
Larrabetzuko jaien aurretik, Gazte Eguna ospatuko dute larunbata honetan. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Larrabetzuko Gazte Egunak ez dio hutsik egingo aurtengo hitzorduari eta larunbat honetan ospatuko da, abuztuak 3, betiko eskemari jarraituz baina inoiz baino indar handiagoarekin.

Egun osoko jai honen helburua Hori Bai gaztetxeak urtean zehar egindako lana ospatzea da, baita gaztetxeen eta gune autogestionatuen garrantzia azaleratzea ere. Ekitaldia erreferente bilakatu da Euskal Herria osoan eta hainbat gaztetxetatik etorritako gazteak elkartu ohi dira bertan.

Hala ere, gazteez gain, antolatutako ekintzetan gainerako herritarren parte hartzea ere sustatzen dute eta helburu horrekin prestatzen dute egitaraua. Horrela, goizean Kittu taldeak gaurko eta betiko euskal kantak eskainiko ditu eta eguerdian bazkaria egingo dute. Arratsaldean olinpiaden txanda izango da eta ondoren Distopia elektrotxarangak girotuko du jaia.

Gauean, azkenik, ekitaldi publikoa egingo dute eta ondoren kontzertuak hasiko dira, aurten Euskal Herriko zein Kataluniar Herrialdeetako musika talde eta DJen eskutik: Tatxers, Hofe X 4:40 eta Les Testarudes taldeak, eta Keep-a, Alvva eta Lamiamari DJak.

Larrabetzuko Gazte Eguneko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Larrabetzuko Udala, Etorki taberna, Gazte Leku taberna, Foteri taberna, Irusta taberna, Aretxabala Herriko Taberna, Sarrikola ogitegia.

Erromon putxera lehiaketaren edizio berri bat ospatuko dute larunbata honetan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Erromon, bestalde, eta pasa den igandean ospatutako nekazal eta bigarren eskuko azokaren ondoren, jaietako bigarren asteburuan sartuko dira asteburu honetan. Horrela, ostiralean (abuztuak 2) kuadrilla eguna ospatuko dute jubilatuen bazkari eta elkartasuneko barbakoa eta taloekin. Gauerako, Auxili taldearen eta Nonbait erromeriaren emanaldiak daude iragarrita.

Larunbatean, abuztuak 3, herriaren eguna ospatuko dute eta musika eta dantza emanaldiez gain, Putxera lehiaketaren edizio berri bat ospatuko dute. Arratsaldean bertsolarien eta Metal Fest jaialdiaren txanda izango da, eta gauean Reggae jaialdiarena.

Aurtengo egitaraua amaitzeko, igandean (abuztuak 4) tortilla txapelketa ospatuko dute goiz guztian zehar. Bazkalostean, dantzariak, bilbainadak, erraldoi eta buruhaundiak eta sardin jatea izango dira, gauean «Gaixoa ni» eta azken trakarekin amaitzeko.

Erromoko jaietako establezimendu laguntzaileak: Aingara, Gure Etxea Taberna, Helados Aberasturi.

Berangon ere joan zen astean hasi ziren Santa Ana jaiak ospatzen eta asteburu honetan Santo Domingo jaiei ekingo diete, haurrentzako jolasak, bertsolariak, kuadrillen jaitsiera, futbol eta pilota partidak, dantzariak eta hanburgesa janarekin. Gauean Kresala taldearekin erromeria dago iragarrita.

Larunbatean (abuztuak 3) kantu jira eta umeen zein helduen bazkari herrikoiak izango dira lehenbizi, eta arratsaldean mariatxiak, txokolate jana eta Muxutruk taldearekin erromeria izango dira.

Igandean (abuztuak 4), hamaiketakoa izango da aitite eta amamentzat, dantzariak, gazteentzako parkea, guatekea, idi-probak eta kontzertua. Astelehenean (abuztuak 5) kuadrilla eguna ospatuko dute paella eta erromeriarekin. Eta jaietako azken eguna hurrengo igandea izango da (abuztuak 11), makailo egun herrikoia ospatuko baitute.

Berangoko jaietako establezimendu laguntzaileak: Nebarrebak Taberna, Ambigu Moreaga.