LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 oilasko hego, 250 ml esne, koilarakada bat limoi zuku, koilarakada bat ziape, koilarakadatxo bat piperrauts, gatza, piperbeltz zuria. 2 patata, ardo zuria, olioa, gatza, erromeroa, perrexila, oreganoa.
Zailtasuna 2
1. Oilasko hegoak garbitu eta bi zatitan moztu. Gatza bota.
2. Ontzi batean esnea, limoi zukua, ziapea, piperrautsa eta piperbeltz zuria nahastu.
3. Hegoei aurreko nahasketa bota, nahastu eta 2 orduz beratzen utzi.
4. Hegoak labe beroan sartu, 200 gradutan, 20 minutuz.
5. Hegoei buelta eman eta beste 15 minutuz erre.
6. Patatak garbitu, zatitu eta azpil batean jarri. Erromero, oregano eta perrexilarekin nahastu. Ardo zurrusta bat eta olio pixka bat bota eta labe beroan sartu, 200 gradutan, 35 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 oilasko hego, koilarakada bat ezti, 60 ml soja saltsa, 2 koilarakada ketchup, koilarakada bat barbakoa saltsa, 100 ml ur, koilarakada bat olio, gatza.
Zailtasuna 2
1. Saltsaren osagai guztiak nahastu. Hegoak garbitu eta bi zatitan moztu. Aurreko saltsarekin igurtzi eta 2 orduz beratzen utzi.
2. Hegoak labe beroan sartu, 200 gradutan, 20 minutuz.
3. Hegoei buelta eman eta beste 15 minutuz erre.
Aurreko patatekin lagundu.