SPONSORED CONTENT

Mallabia urriko jaietan murgilduko da datorren asteburuan

Abuztuko jaien ondoren, Mallabia berriro jaietan murgilduko da datorren asteburuan eta musika izango da plater nagusia, AIAMA, Beranduegi, Dupla, Unidad Alavesa eta Ezpalak taldeekin. Egitarauak jarraipena izango du urriaren amaierako «Gau beltza»ren inguruko ospakizunekin.

Urriaren 26an Dupla (irudian), Unidad Alavesa eta Ezpalak taldeen emanaldiak izango dira.
Urriaren 26an Dupla (irudian), Unidad Alavesa eta Ezpalak taldeen emanaldiak izango dira. (Aritz Loiola | FOKU)

Mallabiko Udalak, herriko eragile eta elkarteekin batera, egitarau zabala prestatu du aurtengo urriko jaietarako. Ekitaldi nagusiak datorren asteburuan izango badira ere, asteburu honetarako zenbait ekitaldi antolatu dituzte, kultur arlokoak batezere.

Horrela, larunbat honetarako (urriak 19) hileta errituei buruzko ibilbide gidatua prestatu du Gerediaga elkarteak 10.00etatik 14.00etara eta iganderako (urriak 20) multikirola jardunaldia eta zine foruma antolatu dituzte, azken hau Nahikari Emakume Elkartearen eskutik.

Urriko jaietako txupinazo ofiziala, ordea, datorren ostiral arratsaldean (urriak 25) botako du Malle Euskal Pilota Klubak eta ondoren Elektrokela elektroxaranga abiatuko da kalez kale. Arratsaldean zehar ez dira ekitaldiak faltako, hala nola Kickboxing boxeo gaua, Elizpeko pilota txapelketaren finala, hanburgesa pintxoak edo dantza emanaldia. Eguna amaitzeko, AIAMA eta Beranduegi taldeen emanaldiak izango dira parkean.

Larunbatean (urriak 26), kirol ekitaldiak izango dira nagusi goizean (frontenis maratoia eta duatloi txikia), baita ardo azoka ere. Eguerdian herri bazkaria izango da eta arratsalderako bingo musikatua, umeentzako jolasak eta kale animazioa daude iragarrita. Eguna amaitzeko, Dupla, Unidad Alavesa eta Ezpalak taldeen emanaldiak izango dira. Gau horretan, Ondarroa eta Mallabia arteko Lurraldebus zerbitzuak indartu egingo dira eta, gauerdiko 00.40etik aurrera, orduoro autobusak izango dira Ermua, Eibar, Elgoibar, Altzola, Mendaro, Deba, Mutriku eta Ondarrura itzultzeko.

Igandean (urriak 27) kirol ekitaldiak izango dira nagusi berriro ere goiz partean (frontenis maratoia eta autoen slaloma) eta arratsaldean magia, txokolatada eta mus txapelketa izango dira.

Baina egitaraua ez da hor bukatuko. Urriko azken astean, «Gau Beltza»ren inguruko ekitaldiak izango dira, hala nola "Heriotzak bizitzen irakatsi dit" hitzaldia astelehenean (urriak 28) eta ipuin kontalaria asteazkenean (urriak 30). Ostegunan (urriak 31) Gau Beltza ospatuko dute eta horretarako kalabazak hustu, aurpegiak margotu eta karetak prestatuko dituzte, eta "Iluntasuna piztu" ekitaldiaren ondoren, herritik kantu erronda egingo dute, txorizo pintxoa eta musikarekin amaitzeko.

Mallabiko urriko jaietako erakunde laguntzailea: Mallabiko Udala.