Amagoia Bilbao

Brokoli eta azalore krema

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g brokoli, 300 g azalore, tipula bat, 2 patata, litro bat salda, olioa, gatza. 300 g tofu, soja saltsa, kurkuma, kurrya, kuminoa.

Zailtasuna                      2               

1. Tofua dadotan moztu. Ontzi batean zurrusta bat soja eta olio eta kurkuma, kurry eta kumino pixka bat nahastu. Tofua sartu eta beratzen utzi.
2. Eltze batean zerrendatan moz-tutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Brokolia eta azalorea garbitu eta zatitu. Patatak zuritu eta kraskatu. Tipularekin batera jarri eta minutu batez arin erregosi.
4. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
5. Tofua ogi birrindutik pasatu. Zartagin batean olioa berotu eta tofua frijitu.
Plateretan krema jarri, eta gainean tofua.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g brokoli, 150 g azalore, porru bat, 150 g boniato, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 100 g hirugiharra.

Zailtasuna                         1

1. Barazkiak garbitu eta zatitu. Elze batean barazkiak olio zurrus-ta batekin arin erregosi.
2. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
3.  Hirugiharra zatitu eta frijitu.
Plateretan krema jarri, eta gainean hirugiharra.