LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g dilista, tipula bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, 100 g txorizo, 100 g hirugihar, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Txikitutako tipula, azenario eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Dilistak barazkiekin batera jarri eta litro eta erdi ur bota. Tapatu eta egosi, su eztitan, 40 minutuz.
3. Eltze batean txorizoa eta hirugiharra urarekin egosi 40 minutuz. Xukatu.
4. Dilistei txorizoa eta hirugiharra gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g dilista, tipula laurdena, porru laurdena, patata bat, piper txorizero bat, 150 g odoloste, 100 g txorizo, 100g hirugihar, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Piperrari haziak kendu eta urarekin garbitu. Ur epeletan 15 minutuz beratzen utzi.
2. Txikitutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin eltze batean erregosi, su eztitan.
3. Dilistak garbitu. Dilistak piper eta barazkiekin batera jarri eta litro eta erdi ur bot0 minutuz.
4. Patata zuritu eta kraskatu. Dilistei gehitu eta 20 minutuz egosi.
5. Eltze batean txorizoa, odolostea eta hirugiharra urarekin egosi 40 minutuz. Xukatu.
6. Dilistei txorizoa eta hirugiharra gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.