Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua

60 urteko ibilbideari bukaera ematea erabaki du Benito Lertxundik

Benito Lertxundik eszenatoki gaineko 60 urteko ibilbide luzeari amaiera ematea erabaki du. Honela iragarri du gaur goizean Gernikan eskainitako agerraldian.

Benito Lertxundi, astezken honetan Gernikan eskainitako agerraldian.
Benito Lertxundi, astezken honetan Gernikan eskainitako agerraldian. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Sei hamarkada eman ditu Benito Lertxundik eszenatoki gainean eta iritsi zaio agur esateko tenorea. Asteazken honetan iragarri du, Gernikan eskainitako agerraldi batean, ibilbide horri amaiera jarriko diola.

«Behar duzun hori galdu nuen duela lau urte. Ez dakizu esaten zer den, baina zera hori behar duzu», adierazi du. Erabaki hau, beraz, ongi hausnartutako zerbai da. «Iaz pentsatu nuen uztea, eta ez nuen hedabide batean esan nahi, ez nuen publikoa egitea nahi», gehitu du.

Gaur, baina, erabakia konpartitu du. Sei hamarkada hauetan kontzertuen «kupoa beteta» duela adierazi du. Aldiz, ate ireki bat utzi dio musika sortzen jarraitzeari. «Modu natural batean hartuko du».

Orioko musikaria oso eskertuta agertu da urte luze hauetan jasotako babes guztiagatik. «Uste dut jaso dudala afektu asko. Oso saritua sentitzen naiz, zorte onekoa, asko jaso dut».

Laster informazio gehiago.