
Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 150 ml esne, 150 g borraja, 75 g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin, gatza. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, 300 g ilar, 400 g baba txiki, azenario bat, 150 g ziazerba, olioa, gatza. Saltsa: 50 g tipula 70 g porru, 150 g kuia, 300 ml salda.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Borraja garbitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta irabiagailuarekin nahasi.
2. Esnea epeldu eta gurina urtu.
3. Irina, borraja purea eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota eta txanotik pasatu.
4. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
5. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
6. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Ilarrak eta babak zuritu. Babak 4 minutuz egosi, ilarrak gehitu eta beste 4 minutuz egosi.
2. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako baratxuriak, ziazerba eta azenarioa gehitu eta erregosi.
Saltsa:
1. Barazkiak garbitu eta zatitu.
2. Eltze batean osagai guztiak jarri eta 15 minutuz egosi. Gatza bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu. Labe beroan sartu, berotu arte.
2. Plateretan jarri eta saltsa beroarekin lagundu.

«La sílice juega un rol fundamental en la creación de la vida»

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

Gatiburen ‘Azken Zoramena’ kontzertua Gernikako San Kristobaleko aparkalekura lekualdatu dute

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona
