JUL. 18 2018 - 18:16h Euskarazko Wikipediak 300.000 artikuluen langa gainditu du Ez da wikipedien arteko lehiaketa bat baina zenbakiek erakusten dute maiz neurria eta Euskarazko Wikipediak mugarri berri bat igaro berri du, 300.000 artikuluen langa igarota. Euskararen jatorriari buruzko artikulu mamitsu bat izan da erronka borobildu duena. NAIZ+ Euskararen jatorriari buruz esan direnak laburbiltzen dituen artikulu mamitsua izan da Euskarazko Wikipediaren 300.000. artikulua. Auzolanean osatzen den entziklopediaren Twitter kontutik iragarri dutenez artikulu mamitsua gainera, 133 erreferentzia bibliografiko dituena eta inprimatuta 21 orrialde hartzen dituena. Euskarazko Wikipediak 300.000 artikuluen muga gainditu berri du. Hainbat wikilarik azken bi asteotan landutako artikulu berezia izan da 300.000. artikulua: euskararen jatorria.Hemen irakur dezakezu emaitza bikaina: https://t.co/2szNaqybAh pic.twitter.com/vn7ridcLkf — Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) 2018(e)ko uztailaren 17(a) Euskarazko Wikipedia etenik gabe hazten ari den ezagutza eremua da eta artikulu kopuruan munduko 31. wikipedia da honezkero, turkieraren atzetik. Hiztun kopuruarekiko artikuluei dagokionez 10. postuan ageri da gainera. Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen luzeraren arabera neurtuta 50. postuan da «baina», @euwikipedia-tik bertatik azpimarratu dutenez. Hortik erabiltzaileei artikuluak sortuz edo editatuz laguntzeko deia, «asko dugu hobetzeko... zatoz!», diote. Interesa duenak aski du izena ematea bere ekarpena egiten hasteko. HEMEN egin daiteke.