DEC. 30 2020 - 07:20h Arroz eta anana entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g arroz, 200 g anana, laranja bat, 100 g arbendol, 50 g mahaspasa, 50 g pinazi. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada limoi zuku, gatza, albahaka.Zailtasuna 1 1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.2. Mahaspasak uretan ordu erdiz beratzen utzi eta xukatu.3. Laranja zuritu eta azal zuri gehiena kendu. Dadotan moztu.4. Anana zuritu eta dadotan moztu.5. Pinaziak gorritu, su oso eztitan. 6. Albahaka txikitu eta saltsaren beste osagaiekin irabiatu.7. Osagai guztiak eta saltsa nahastu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g arroz, 150 g otarrainxka, 200 g anana, ahuakate bat, 50 g arto gozo, tomate bat. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza.Zailtasuna 11. Arroza aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu. 2. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Zuritu eta dadotan moztu.3. Ahuakatea zerrendatan moztu.4. Anana zuritu eta dadotan moztu. 5. Tomate zuritu eta moztu.Osagai guztiak eta hurrengo saltsa nahastu.Saltsa:1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.