GAIAK

Beteriko txipiroiak plantxan

(GETTY IMAGES)

PERRETXIKOEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
24 txipiroi, 2 baratxuri ale, 100 g urdaiazpiko ondu, 200 g perretxiko, olioa, gatza. Saltsa: tipulina erdia, piper berde edia, piper gorri laurdena, 12 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.

Zailtasuna                       2             

1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu.
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak txikitu.
4. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
5. Txikitutako buruak, urdaiazpikoa eta perretxikoak gehitu eta erregosi, ura galdu arte.
6. Gorputzak aurreko nahaske-tarekin bete eta zotz batekin itxi.
7. Saltsaren barazkiak txikitu eta epeldutako beste osagaiekin irabiatu.
8. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta txipiroiak erre. Platere-tan jarri eta gainetik saltsa bota.

GANBEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
24 txipiroi, baratxuri ale bat, piper berde bat, 200 g ganba, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Txipiroiak garbitu.
2. Txikitutako piperra eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako buruak gehitu eta erregosi, ura galdu arte. Txikitutako ganbak gehitu eta nahastu.
4. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta zotz batekin itxi.
5. Plantxa batean erre. Plateretan jarri eta saltsa berdinekin ondu.