JAN. 27 2021 - 08:30h Kus-kus eta arrautza entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g kus-kus, 3 arrautza, 150 g brokoli, 10 tomate cherry, koilarakada bat sesamo hazi. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada limoi zuku, gatza, perrexila.Zailtasuna 2 1. Garbitu kus-kusa urarekin. Eltze batean ur gatzarekin berotu. Irakiten hasten denean, kus-kusa bota eta 5 minutuz egosi, su eztitan. Freskatu eta xukatu.2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.3. Brokolia garbitu, zatitu eta 5 minutuz egosi. Freskatu.4. Tomatea garbitu eta erditik moztu.5. Saltsaren osagaiak irabiatu.6. Kus-kusa beste osagaiekin eta saltsarekin nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g kus-kus, 3 arrautza, sagar bat, tipulina erdia, 50 g mahaspasa, 9 intxaur. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.Zailtasuna 21. Garbitu kus-kusa urarekin. Eltze batean ur gatzarekin berotu. Irakiten hasten denean, kus-kusa bota eta 5 minutuz egosi, su eztitan. Freskatu eta xukatu.2. Mahaspasak ur epeletan 30 minutuz beratzen utzi. Xukatu.3. Arrautzak 8 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.4. Sagarrak garbitu eta txikitu5. Intxaurrak zuritu eta zatitu.6. Tipulina txikitu.7. Saltsaren osagaiak irabiatu.8. Kus-kusa beste osagaiekin eta saltsarekin nahastu.