JAN. 28 2021 - 07:20h Labean erretako untxia piperrekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 2 baratxuri ale, 2 piper gorri, 200 g barrengorri, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza, ziapea, ezkaia.Zailtasuna 2 1. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Gatza eta piperbeltz beltza bota eta ziapearekin igurtzi.2. Piperrak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, gorritu arte. Atera, zuritu, haziak kendu eta tiratan moztu.3. Barrengorriak garbitu eta osorik utzi. 4. Azpil batean barazkiak jarri eta txikitutako baratxuriak, gatza eta ezkai pixka bat bota. Gainean untxia jarri eta ardo zuri pixka bat bota.5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 2 piper gorri, 2 patata, tipula bat, ardo zuria, olioa, piperbeltz beltza.Zailtasuna 21. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Gatza eta piperbeltz beltza bota. 2. Piperrak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.3. Patatak zuritu eta 5 minutuz egosi eta xukatu.4. Zerrenda finetan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.5. Azpil batean patata, piperra, tipula eta untxia jarri. Gainetik ardo pixka bat bota.6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.