MAR. 02 2021 - 06:55h Labean erretako galeperrak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat8 galeper, tipula bat, 2 baratxuri ale, 400 g barrengorri, koñaka, olioa, perrexila, gatza. Zailtasuna 2 1. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota. 2. Zartagin bat olio zurrusta bate-kin berotu. Galeperrak bina bota eta frijitu. Egin su bizian barneal-dea mamitsu gera dadin. Atera.3. Labean sartzeko azpil batean galeperrak jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz. 4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi. 5. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipularekin batera jarri, koñaka pixka bat bota eta erregosi. Gatza eta txikitutako perrexila bota.Plateretan barazkiak jarri eta gainean bina galeper.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat8 galeper, 2 tipula, 3 baratxuri ale, 500 g patata, 2 baratxuri ale, 50 ml ardo zuri, olioa, ezkaia, gatza. Zailtasuna 21. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota eta olioz igurtzi2. Labean sartzeko azpil batean galeperrak, ardoz, ezkaia eta zapaldutako baratxuriak jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz. 3. Patatak eta tipulak zuritu eta zerrendatan moztu. 4. Zartagin batean olio ugari berotu eta barazkiak frijitu. Xukatu.Plateretan barazkiak jarri eta gainean bina galeper.