MAR. 08 2021 - 07:55h Barazki hanburgesak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao GARBANTZUEKINOsagaiak 4 lagunentzat200 g garbantzu, kombu alga zatitxo bat, tipula bat, 2 baratxuri ale, 150 g barrengorri, olioa, gatza, oreganoa, piper gozoa, garbantzu irina. Zailtasuna 2 1. Txitxirioak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.2. Presio-eltze batean txitxirioak, alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta sardexka batekin zapaldu.3. Txikitutako tipula eta baratxurik olio pixka batekin erregosi.4. Barrengorriak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.5. Garbantzuak eta barazkiak nahastu. Gatza, oreganoa eta piper gozoa bota eta nahastu. 16 hanburgesa egin eta irinatik pasatu.6. Zartagin batean edo plantxa batean olio pixka bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, frijitu. OLO MALUTEKINOsagaiak 4 lagunentzatTipula erdia, piper berde erdia, piper gorri laurdena, alberjinia erdia, 70 g perretxiko, 150 g olo maluta, garbantzu irina, olioa. Zailtasuna 21. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Txikitutako beste barazkiak gehitu eta erregosi.3. Barazkiak eta oloa nahastu. Behar adina gatz bota. 4. 16 hanburgesa egin eta irinatik pasatu.5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta hanburgesak frijitu.