MAR. 08 2021 - 12:09h Olatz Salvador | Aho Uhal Olatz Salvador This browser does not support the audio element. Ane Garcia Joan den urtarrilean plazaratu zuen Olatz Salvadorrek 'Aho Uhal' bigarren lan luzea. 'Zintzilik' izan zuen aurkezpen txartela 2018an, eta esan liteke ordutik hona bere ibilbidea sendotzen joan dela artista donostiarra. Izan ere, disko zaindua da 'Aho uhal': sormen-prozesu luzean ondutako lana, ilunagoa akaso, eta abeslariak horren berezkoa duen ahots hari indartsuaz josita hau ere.12 kantuk osatzen dute Olatz Salvadorren 'Aho uhal' diskoa, eta kolaborazio batzuk aurki ditzakegu horietan: Rozalén, La Mare, Idoia Asurmendi eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu lagun abeslariak, baita Alaia Martin eta Ane Labaka letragileak ere. Horrela, aberastasuna dario diskoari: ahots, melodia eta soinu-geruza desberdinek giro oso berezia sortzen dute kantuetan zehar.