MAR. 12 2021 - 00:00h Barazkiz beteriko arroz bolak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat150 g arroz, baratxuri ale bat, 800 ml salda, olioa, gatza. Betegarria: tipula erdia, azenario erdia, alberjinia erdia, kuiatxo laurdena, piper berde bat, 100 g ziazerba, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, porru bat, 100 g kuia, 2 baso salda, olioa, gatza. Garbantzu irina. Zailtasuna 3 Betegarria:1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 2. Txikitutako alberjinia eta piperra eta birrindutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta erregosi. 3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.Saltsa:1. Zerrendatan moztutako tipula eta porrua olioarekin erregosi.2. Kuia gehitu eta erregosi.3. Salda bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.Bukatzeko:1. Txikitutako baratxuria olioarekin erregosi, su eztitan.2. Baratxuria igotzen hasten denean, arroza gehitu eta eragin. 3. Salda beroarekin apurka-apurka busti, estali eta 18 minutuz egosten utzi. Azpil batera bota eta zabaldu.4. Arrozarekin 32 bolak egin eta eskuekin pixka bat zapaldu.5. Hurrenez hurren jarri arroz bola bat, erdian betegarria eta beste arroz bola. Eskuekin itxi eta bola itxura eman. 6. Irina urarekin nahastu, ore bat egin arte. Bolak oretik pasatu.7. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte.Plateretan saltsa jarri, eta gainean bolak.