MAR. 15 2021 - 07:05h Oreki eta gula entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g oreki, baratxuri ale bat, 150 g gula, 6 hosto uraza, 100 g gazta fresko, tomate bat. Saltsa: 3 koilarakada Modena ozpin, 9 koilarakada olio, 3 koilarakada Modena ozpin, gatza. Zailtasuna 1 1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera eta xukatu. Busti ur hotzean.4. Uraza garbitu eta tiratan moztu.5. Tomatea dadotan moztu.6. Gazta zatitu. 7. Zartagin batean baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. Gulak gehitu eta arin erregosi.8. Plateretan nahastutako uraza, orekia, tomatea eta gazta jarri. Gainean gulak jarri eta irabiatutako saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g oreki, 150 g gula, 100 g hegaluze oliotan, tomate bat, 12 oliba beltz, 2 pipermin ozpinetan. Saltsa: 3 koilarakada Modena ozpin, 12 koilarakada olio, gatza. Zailtasuna 11. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta freskatu.2. Tomatea dadotan zatitu, eta pipermina xerratan. Orekia, gulak, hegaluzea, tomatea, olibak eta pipermina nahastu eta plateretan jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota.