GAIAK

Oilasko saltxitxak saltsan

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g oilasko saltxitxak, tipula bat, 2 baratxuri ale, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Zartagin batean olioa berotu eta saltxitxak gorritu. Atera eta olio gehiena kendu.
2. Zerrenda finetan moztutako tipula gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako baratxuriak gehitu eta erregosi.
4. Saltxitxak eta zurrusta bat ardo gehitu eta 3 minutuz egosi.
5. Baso bat ur gehitu eta beste 10 minutuz egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g oilasko saltxitxak, 2 tipulina, 300 ml garagardo, salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Zartagin batean olioa berotu eta saltxitxak gorritu. Atera eta olio gehiena kendu.
2. Zerrenda moztutako tipulina gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Garagardoa bota eta 5 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
4. Eltze batean saltsa, baso erdi salda eta saltxitxak jarri eta 10 minutuz egosi.


Bi errezetak honekin lagundu:
1. 400 g patata zuritu eta zatitu. Eltze batean ur eta gatzarekin jarri eta 20 minutuz egosi.
2. 100 ml esne eta olio pixka bat berotu.
3. Patatak xukatu. Esnea bota eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.