MAY. 10 2021 - 07:35h Itsaski kroketak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g muskuilu, 300 g otarrainxka, 2 txipiroi, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza. Zailtasuna 21. Txipiroi garbitu eta txikitu.2. Muskuiluak ur zurrusta batekin egosi, ireki arte. Oskolak kendu, haragia txikitu eta salda xukatu.3. Otarrainxkak zuritu eta txikitu.4. Eltze batean txipiroiak gurinarekin erregosi. Otarrainxkak eta irina gehitu eta 2 minutuz eragin.5. Esnea eta salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Muskuiluak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.6. 24 bola egin eta kroketak egin.7. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.8. Zartagin batean olio ugari berotu eta kroketak frijitu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipulina bat, 100 g ganba, 150 g txirla, 200 g muskuilu, 3 g txipiroi tinta, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza. Zailtasuna 2 1. Muskuiluak eta txirlak garbitu eta egosi, ireki arte. Salda xukatu.2. Txikitutako tipulina gurinarekin erregosi. 3. Txikitutako ganbak gehitu eta erregosi.4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.5. Esnea, tinta eta salda bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako muskuiluak eta txirlak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Aurreko errezetan bezala bukatu.