Brigade Loco taldearen Hernaniko NAIZ kontzertua, hemen berriro ikusgai
Otsailean izan zen NAIZ kontzertuen hirugarren zikloa eta bertan izan zen Bergarako taldea otsailaren 27an.
You have run out of clicks
Otsailaren 26tik 28ra Hernaniko kiroldegian izan zen NAIZ kontzertuen hirugarren zikloa. Hiru egunetan lau kontzertuz gozatzeko aukera izan zen bertan eta haietatik bigarrena Brigade Loco talde bergararrak eman zuen. ‘Amets bati lotuta’ diskoa aurkeztu zuten bertan eta ikusleak poltsikoratu zituzten. Gaur 22:00etatik aurrera webgune honetan bertan berriz ere ikusteko modua izango da.
Energia hustuketa handia izan zen Brigade Loco taldeak Hernaniko kiroldegian egin zuena eta berriz ere ikusteko aukera eman du NAIZek, oraingoan irekian. Orduan bertatik bertara jarraitu zuten batzuk eta pay per view bidez, ordainduta, ikusteko aukera izan zuten besteek. Oraingoan 24 orduz irekian ikusteko aukera luzatzen du NAIZek.
Bihar, ekainak 17, azken kontzertua, Skakeitan taldearena ikusteko aukera izango da 22:00etan hasita.