JUL. 19 2021 - 16:21h Gramofonoa | Ixildu edo ez ixildu Gramofonoa | Ixildu edo ez ixildu This browser does not support the audio element. Estitxu Pinatxo Félix Granderen esaldi batekin zabaldu nahi izan dugu aste honetako 'Gramofonoa', "Argi dago idazleok ez dugula soilik zentsoreek baino hobeki idazten, baita hobekigo tatxatzen ere". Zentsuraren lehenengo eta biktima garrantzitsuena, egilea dela esan beharko genuke. Eta ez bakarrik bere obran, baita bere pertsonan ere, autozentsurara behartua. Denboraldiko azken saioa burutzea tokatu zaigun honetan, autozentsuraren inguruan hitz egin nahi izan dugu. Debekuak, betoak, isilarazteko nahia... hizpide izan ditugu ikasturte honetan zehar, eta oporrak hartu baino lehen, astelehen honetako saio honekin biribildu dugu aurtengo 'Gramofonoa'.