GAIAK

Leka eta izokin budina

(GETTY IMAGES)

Osagaiak 7 lagunentzat
Budina: 400 g leka, tipulina bat, 400 g izokin fresko, 6 arrautza, 175 ml esnea, 250 ml esne-gaina, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: tipulina bat, 300 g ziazerba, 400ml esne-gain, 40 g gazta urdin, gatza, olioa.

Zailtasuna                           3

Betegarria:
1. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Zatitu.
2. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Lekak sartu eta 10 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Izokinari azala eta hezurrak kendu eta dado txikitan moztu. Tipularekin batera jarri eta arin erregosi
5. Ontzi batean arrautzak, izokina, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
6. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean hurrenez hurren nahasketaren laurdena, lekak, nahasketaren laurdena, lekak eta geratzen den nahasketa jarri. Labe beroan sartu, mairu bainuan, 180ºC-an, 40 minutuz gutxi gorabehera.
7. Hozten utzi eta moldetik atera. 14 xerratan moztu.
Plater bakoitzean bi xerra bero jarri, eta ondoan saltsa bero honen marra batzuk:
1. Eltze batean txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
3. Esne-gaina eta gazta bota eta egosi, saltsa pixka bat loditu arte.