AUG. 14 2021 - 18:55h Alberjinia pastela (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat3 alberjinia, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, piper gorri erdia, 200 g kuiatxo. Tomate saltsa: tipula erdia, sagar bat, baratxuri ale bat, 250 g tomate heldu, olioa, gatza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.Zailtasuna 31. Garbitu alberjiniak eta xerra finetan moztu, gatzatu eta ordu erdiz utzi. Xukatu.2. Zartagin batean olio pixka batekin frijitu. Paper baten gainera atera.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Tipula egina dagoenean, txikitutako piperrak eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.Tomate saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula, baratxuria eta sagarra olio pixka batekin erregosi. 2. Tomatea gehitu eta 20 minutuz erregosi, su eztitan. Gatza bota.3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Bexamela:1. Gurina urtu, irina gehitu eta 2 minutuz eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Bukatzeko:1. Labean sartzeko azpil batean hurrenez hurren saltsaren erdia, alberjinia, betegarria, alberjinia, saltsaren erdia, betegarria eta albernia jarri. Bexamelarekin estali.2. Gainetik gazta bota eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.