SEP. 27 2021 - 07:15h Arin erregositako kinoa barazki eta urdaiazpikorekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g kinoa, 2 tipula, 2 azenario, baratxuri ale bat, 10 tomate cherry, 100 g urdaiazpiko ondu, 75 g ilar, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri. 2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu. 3. Eltze batean txikitutako tipulak eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.4. Birrindutako azenarioak gehitu eta arin erregosi.5. Zatitutako tomateak gehitu eta arin erregosi.6. Txikitutako urdaiazpiko barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Azken momentuan kinoa eta ilarrak gehitu eta arin erregosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g kinoa, 2 baratxuri ale, 200 g perretxiko, piper gorri erdia, 150 g kuiatxo, 100 g urdaiazpiko, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Baratxuriak igotzen hasten direnean, dado txikitan moztutako kuiatxoa, piperra eta perretxikoak gehitu eta erregosi.4. Txikitutako urdaiazpikoa barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Azken momentuan kinoa gehitu eta arin erregosi.