OCT. 01 2021 - 18:00h Izaro: «Arrakastak gora egin ahala, nire autoestimak behera egin zuen» Izaro Andres Zelaieta Bigarren Kafean. This browser does not support the audio element. Bigarren Kafea Ez du kaferik edaten, baina ordubete igaro du Bigarren Kafearen estudioan. Duela urtebete hasi zuen 'Limones en Invierno' bira amaitzer du Izaro Andres Zelaietak, eta dagoneko hasi da bere bizitza birasmatzen. Guk, limoizko unibertsoaz haratago, atzera begira jarri dugu abeslaria. «Prozesu oso interesgarri eta zail batean nabil, lana eta bizitza kontziliatu nahiean» aitortu digu. Asko aldatu baita bere bizitza 2012an Donostiara Komunikazio Gradua ikastera joan eta abestiak idazten hasi zenetik. Horretarako, musikariez gain, lantalde aparta sortu du. «Ahal baduzu, dena egin behar duzula dirudi, baina niretzako erronka handi bat izan da noiz gelditu ikastea». 2016an kaleratu zuen 'Om' diskoa, infinitutik infinitura biltzen gaituen bibrazio, mugimendu, hots, huts eta hatsei doinua jartzeko. Bost urte, ehundaka kontzertu eta milaka kilometroren ostean, goxotasunez oroitzen du lehen disko hura; «asko aldatu naiz 'Om' diskotik, eta eskerrak». «'Om' atera nuenen erabakien ate guztiak zabalik zeuden, orain atea asko pasa ditugu baina ateak infinitoak direla konturatu naiz». Gerora etorriko ziren 'Hankapuntetan I' (2017), 'Eason' (2018) eta 'Limones en Invierno' (2020). Eta ospea, noski. «2018a urte katartikoa izan zen niretzat, krisi existentziala eduki nuen nire bizitza berriarekin». Arrakasta areagotzearekin bat, kritikak iritsi zirelako. «Erakusleihoa krudela da oso; gorrotoa, biolentzia eta agresibideada pil-pilean daude eta erakusleihoan dauden pertsona askoren galbidea dira». Baina topatu zuen oreka eta topatu zuen bere ahotsa, musikak eman dion foku horri esker kezka eta gai eztabaidatsuak mahai gainean jartzeko. Dena baita politika: migrazio krisia, zaintza, maitasuna, feminismoa... «Ez ditugu betaurreko moreak janzten. Gure begiak moreak dira, baina matxismoaren betaurrekoak ditugu jantzita». Luze eta zabal aritu gara Izarorekin Bigarren Kafean, eta Laurogeita zortzigarren Kafean elkar ikusiko dugula zin egin digu.