GAIAK

Arkumea barazki saltsan patatekin

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g arkume, tipula bat, 2 piper berde, piper gorri bat, 2 baratxuri ale, 2 patata, ardo zuria, olioa, gatza, ezkai.

Zailtasuna                                2

1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin  erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Zatitutako arkumea sartu eta arin erregosi. Zurrusta bat ardo eta ezkai pixka bat bota, urarekin estali eta 40 minutuz egosten utzi.
4. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Arkumeari gehitu eta beste 20 minutuz egosi, arkumea bigundu arte. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g arkume, 2 tipula, 2 baratxuri ale, azenario bat, 2 patata, ardo zuria, ura, olioa, gatza, ezkaia.

Zailtasuna                           2

1. Arkumeari hezurra kendu eta  zatitu, gatza bota eta irineztatu. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta haragia gorritu. Egin su bizian, barnealdea mamitsu gera dadin. Atera.
2. Eltze batean txikitutako barazkiak erregosi, su eztitan.
3. Arkumea sartu eta zurrusta bat ardo eta ezkai pixka bat bota. 10 minutuz egosi.
4. Urarekin estali. Eltzea estali eta  ordu erdiz egosten utzi.
5. Zatitutako patatak gehitu eta beste 20 minutuz egosi, arkumea bigundu arte. Gatza bota.