OCT. 30 2021 - 07:25h Muskuilu eta barazki tosta (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 ogi xerra handi, 400 g muskuilu, 2 baratxuri ale, 200 g kuiatxo, 150 g alberjinia, tomate saltsa, 8 oliba beltz, oreganoa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbitu muskuiluak. Eltze batean ur pixka batekin egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. 3. Tiratan moztutako kuiatxoa eta alberjinia gehitu eta erregosi.4. Barazkiak, zatitutako olibak eta muskuiluak nahastu. 5. Ogi xerrak olioz igurtzi. Labe beroan sartu, gorritu arte.6. Gainean hurrenez hurren tomate saltsa, oreganoa eta barazkien nahasketa jarri. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 5 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 ogi xerra handi, 400 g muskuilu, tipulina bat, 2 piper berde, piper gorri erdia, 2 tomate, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Eltze batean txikitutako tipulina olioarekin erregosi, su eztitan. 3. Piperrak dadotan moztu. Tipulinari gehitu eta erregosi.4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Gatza bota.5. Ogi xerrak olioz igurtzi. Labe beroan sartu, pixka bat gorritu arte.6. Gainean hurrenez hurren baraz-kiak eta muskuiluak jarri. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 5 minutuz.