GAIAK

Oilasko eta barazki zopak

GETTY IMAGES

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 azenario, tipula bat, apio zati bat, 100 g arbi, 125 g fideo, 2 oilasko gorpuak, ura, 2 arrautza, gatza.

Zailtasuna                              2              

1. Barazkiak garbitu eta zatitu.
2. Eltze batean oilasko gorpua olio pixka batekin arin erregosi.
3. Barazkiak garbitu, osorik utzi eta oilaskoari gehitu. Urarekin estali eta ordu betez egosi.
4. Eltze batean arrautzak, ura eta gatza jarri eta 8 minutuz egosi. Freskatu eta zuritu. Zati txikitan moztu.
5. Salda iragazi eta sutan jarri. Salda egosten hasten denean, fideoak gehitu eta 4 minutuz egosi.  Behar adina gatz bota.
6. Arrautza eta zatitutako azenarioa eta arbia gehitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 azenario, tipula bat, porru erdia, apio zati bat, 125 g fideo, oilasko gorpu bat, oilasko izter bat, ura, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Barazkiak garbitu eta osorik utzi.
2. Eltze batean oilaskoa olio pixka batekin arin erregosi.
3. Barazkiak gehitu eta urarekin estali. Ordu betez egosi.
4. Salda iragazi eta sutan jarri. Salda egosten hasten denean, fideoak gehitu eta 4 minutuz egosi.  Behar adina gatz bota.
5. Oilasko izterrari hezurrak kendu eta haragia zatitu. Azenarioak zerrendatan moztu.
6. Zopari azenarioa eta oilaskoa gehitu.