GAIAK

Dilistak patata eta kuiarekin

GETTY IMAGES

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g dilista, tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, tomate bat, 350 g kuia, 150 g patata, koilarakada bat piper gozo, olioa, gatza.

Zailtasuna                                2

1. Barazkiak zuritu edota garbitu eta osorik utzi.
2. Eltze batean dilistak, piper gozoa eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 15 minutuz.
3. Barazkiak gehitu eta beste 25 minutuz egosi. Barazkiak atera eta kuia eta patata gorde. Barazkiak irabiagailuarekin nahasi eta kuia eta patata dadotan moztu.
4. Dilisteei purea, patata eta kuia gehitu eta minutu batez egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g dilista, tipula erdia, azenario bat, porru erdia, 400 g kuia, 150 g patata, kurkuma, olioa, gatza.

Zailtasuna                                2

1. Eltze batean txikitutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Dilistak garbitu. Dilistak barazkiekin batera jarri eta litro eta erdi ur bota. Tapatu eta egosi, su eztitan, 15 minutuz. Behar adina gatz eta kurkuma bota.
3. Patata, kuia eta azenarioa zuritu. Azenarioa xerratan moztu, patata kraskatu eta 300 g kuia dadotan moztu. Dilistei gehitu eta 25 minutuz egosi.
4. Geratzen den kuia zati txikitan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi. Platereen gainean jarri.