GAIAK

Iker Lauroba: «Jendeak entzunaldi azkarra egiten du eta hasieratik harrapatu behar dituzu»

Lau urteren ostean, urtaroen zikloa borobildu du aurten Iker Laurobak 'Uda' diskoarekin. Kilima Aldaketak kantuarekin, Landako Guneko bisitariak dantzan jarri ditu egun hauetan, eta disko eta argazkiekin zaleak goxatu ditu.

This browser does not support the audio element.


'Udazkena' argitaratu zuenean, ez zuen beste hiru urtaroak egiteko intentziorik, baina azkeneko disko honekin bilduma osatu du. Sanba, son kubatarra, bossa nova... mota guztietako abestiak egin ditu. «Ez nuen nahi dena oso udatiar eta dantzagarria izatea, beraz badaude atenporalak diren kanta batzuk» esan digu musikariak.

Aitortu digu 'Uda' izan dela zailena, «konposizio aldetik konplexutasun handiena» baitu disko honek. Baina ondo inguratu da zailtasun horiei aurre egiteko; Josu Erviti, Hilario Rodeiro, Rayco Gil, Nerea Alberdi, Leire Berasaluze, Sara Azurza, Olaia Inziarte, Fariba Sheikhan, Esti Markez...

Durangoko Azokaren balorazioa egiteko eskatu diogu; «Arlo guztietan berezia da Durangoko Azoka, eta ulertzen dut Gerediaga Elkarteak esfortzu handia egin duela hau guztia mantendu ahal izateko eta gure erakuslehio txikiak edukitzeko». 'Uda' diskoaz, bosgarren urtaroaz eta etorkizuneko kontzertuetaz aritu gara Durangoko Azokako Bigarren Kafearen txokotik.