DEC. 15 2021 - 20:11h Babarrun zuriak bakailaorekin GETTY IMAGES Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g babarrun zuri, 250 g bakailao izpitu, 200 g ziazerba, tipula bat, 2 baratxuri ale, 150 g tomate, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Atera eta lehortu.2. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. 3. Biharramunean eltze batean babarrunak, tomatea eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. 4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.5. Txikitutako ziazerbak eta bakailaoa gehitu eta erregosi.6. Babarrunei gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g babarrun zuri, 50 g arroz, 200 g bakailao izpitu, 100 g tipula, 250 g piper gorri, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa. Zailtasuna 2 1. Babarrunak eta bakailaoa aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu. 2. Babarrunak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 90 minutuz. Arroza gehitu, eragin eta beste 15 minutuz egosi.3. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi. 4. Barazkiak sutatik kendu, piper gozoa gehitu eta nahastu.5. Babarrunei barazkiak eta bakailaoa gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.