DEC. 28 2021 - 06:05h Bakailaoz beteriko kuiatxo bilduak GETTY IMAGES Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 kuiatxo, gazta birrindua. Betegarria: 3 baratxuri ale, 150 ml esne-gain, 250 ml esne, 500 g bakailao gazi, olioa, intxaur muskatua. Saltsa: 150 g tipula, 150 g azenario, 300 g tomate heldu, olioa, gatza. Zailtasuna 3Bakailaoari gatza kentzeko:1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu. 2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera eta ondo lehortu.Betegarria:1. Baratxuriak osorik 1o0 ml oliorekin erregosi, baratxuriak gorritu arte. Sutatik kendu.2. Bakailao puskak esnetan sartu. Sutan jarri eta bakailaoa egosi, su eztitan, 60ºC-an, 8 minutuz. Bakailaoa atera. 3. Mortero batean bakailaoa eta baratxuriak jarri eta txikitu. Apurka-apurka olioa eta esne-gaina gehitu eta nahastu. Behar adina intxaur muskatu eta gatz bota.Tomatea:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.2. Tomateak gehitu eta 30 minutuz erregosi. Irabiagiluarekin nahasi eta txanotik pasatu.Bukatzeko:1. Kuiatxoak garbitu eta luzeran xerra finetan moztu.2. Gainjarri kalabazin xerrak hirunaka. Banatu gainean betegarria eta bildu. Azpil batean jarri.3. Gainetik saltsa bota eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.