DEC. 30 2021 - 09:20h Spaghettiak ganboiekin GETTY IMAGES Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, 3 baratxuri ale, 600 g ganboi, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Kazola handi batean ur ugari gamboien buruekin 5 minutuz egosi eta xukatu. Salda berriro irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Ganboiak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. 2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.3. Ganboiak gehitu eta arin erre-gosi. Txikitutako perrexila bota.Spaghettien gainetik bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, baratxuri ale bat, 300 g tomate lehor oliotan, 600 g ganboi, 100 ml tomate saltsa, olioa, gatza, oreganoa. Zailtasuna 2 1. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Ganboiak zuritu eta tomateak zatitu.3. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. 4. Ganboiak eta tomateak gehitu eta erregosi.5. Tomate saltsa eta oregano pixka bat bota eta berotu.Spaghettien gainetik bota.