GAIAK

Garbantzuak txerri masailarekin

GETTY IMAGES

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 400 g txerri masaila, 2 tipula, porru bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, ardo beltza, olioa, gatza.
Zailtasuna                           2              

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak,  ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.
3. Masaila garbitu eta osorik utzi.  Barazkiak garbitu eta zatitu.
4. Zartagin batean olioa berotu eta masaila frijitu, gorritu arte.
5. Barazkiak olio pixka batekin 5 minutuz erregosi. Masaila eta ardoa gehitu eta 15 minutuz egosi.
6. Urarekin estali eta egosten utzi, masailak bigundu arte.
7. Barazkiak irabiagailuarekin nahasi, garbantzuei gehitu eta 3 minutuz egosi. Plateretan jarri eta gainean masaila bana.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 400 g txerri masaila, tipulina bat, piper berde bat, tomate bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Garbantzuak bezperan ur hotzetan beratzen utzi. Garbitu eta xukatu.  
2. Masaila garbitu eta osorik utzi. Zartagin batean olioa berotu eta masaila frijitu, gorritu arte.
3. Biharramunean presio-eltze batean garbantzuak, txikitutako barazkiak eta masailak jarri. Urarekin estali eta 40 minutuz egosi. Masailak zatitu.