JAN. 31 2022 - 06:20h Txahal mihia gisatua GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatTxahal mihi bat, 2 tipula, porruaren berdea, azenario bat, 3 baratxuri ale, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Mihia garbitu.2. Prezioko eltze batean mihia, tipula bat, porrua, azenarioa, ura eta gatza jarri eta 30 minutuz egosi. Epeltzen utzi eta azala kendu. Berriro saldan sartu eta utzi hoztu arte.3. Atera eta xerratan moztu. Salda iragazi.4. Kazola batean txikitutako beste tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.5. Baratxuriak eta perrexila ondo nahasi.6. Tipulari aurreko nahasketa bota eta erregosi. Salda gehitu eta 10 minutuz egosi, estalita.7. Mihi xerrak sartu eta beste 10 minutuz egosi, su eztitan.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatTxahal mihi bat, tipula bat, 2 azenario, tomate heldu bat, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Mihia aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta xerratan moztu. 2. Eltze batean txikitutako tipula eta azenarioak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Salda gehitu eta 10 minutuz egosi, estalita. 4. Mihi xerrak sartu eta beste 10 minutuz egosi, su eztitan.