FEB. 04 2022 - 06:10h Txipiroiez beteriko orburuak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat24 orburu, limoia. Betegarria eta saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, tomate heldu txiki bat, ardo zuria, 700 g txipiroi, olioa, gatza. Zailtasuna 3Orburuak prestatzeko:1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. 2. Eltze batean ura, erditik moztutako limoia eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi. Egosteko ura bertan utzi, orburuak hoztu arte. Betegarria:1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu. 2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. 3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak barruan sartu.4. Zatitutako tipula, piperrak eta baratxuria olio pixka batekin 3 minutuz erregosi. 5. Txipiroiak eta zuritutako tomatea gehitu eta ardo zuri pixka bat bota. Gatza bota, eltzea estali eta 40 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte. 6. Txipiroiak atera eta dado txikitan zatitu. 7. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota. 8. Txipiroiak saltsa pixka batekin nahastu.Bukatzeko:1. Orburuak betegarriarekin bete eta labeko azpil batean jarri.2. Gainetik saltsa bota. 3. Labe beroan sartu, 200ºC-an, ondo berotu arte.