FEB. 07 2022 - 09:55h Arroza perretxiko eta txipiroiekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, 350 g txipiroi, 250 g perretxiko, tipula erdia, 4 baratxuri ale, 1,5 litro salda, 3 koilarakada tomate saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Txipiroiak garbitu eta zatitu.2. Tiratan moztutako perretxikoak olioarekin arin erregosi.3. Txipiroiak gehitu eta arin erregosi.4. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.5. Arroza barazkiei gehitu eta arin erregosi.6. Salda beroarekin busti eta eragin. Txipiroiak, perretxikaok eta tomatea gehitu, estali eta 20 minutuz egosten utzi. Gatza bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, 350 g txipiroi, tipulina bat, piper berde bat, baratxuri ale bat, 100 g kuiatxo, 200 g perretxiko, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.2. Garbitu txipiroiak.3. Zerrendatan moztutako tipulina, piperra, baratxuria eta kuiatxoa olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.4. Tiratan moztutako perretxikoak eta tira finetan moztutako txipiroiak gehitu eta arin erregosi.5. Arroza gehitu eta arin erregosi. Txikitutako perrexila bota.