FEB. 11 2022 - 20:50h Bideojokoekiko mendekotasuna gaixotasun mentaltzat hartu du OMEk OMEk bideojokoekiko mendekotasuna gaixotasun mentalen zerrendan sartu du. Erabakiak polemika sortu du bideojokoen industrian eta erabaki hori hartzeko argudio sendorik ez zegoela ziurtatu dute. Sesión del festival Fun and Serious en Bilbo. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU) NAIZ Osasuneraren Mundu Erakundearen (OME) gaixotasun zerrenda eguneratua ostiral honetan sartu da indarrean eta lehenengo aldiz, desordena mentalen atalean, bideojokoekiko mendekotasuna barnean dago. OMEren hamaikagarren Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenak (International Statistical Classification of Diseases, ICD-11, ingelesez), osasun-profesionalek euren lana estandarizatzeko erabiltzen duten sailkapena, 1,6 milioi kasu kliniko kodetu ditu, eta zerrendaren lehen berrikuspena da 30 urtetan. Aurrekoan, jakina, ia ez zegoen bideojokorik. Interneten edo kontsola batean jokatzeari utzi ezina eta urtebetetik gorako aldietan lagunei kasurik ez egitea edo lana uztea gaixotasun-zantzuak izan daitezke. Bideojokoak desordena mentalen atalean sartzearekin, OMEk mendekotasun honi buruzko estatistikak hobetu nahi ditu. Izan ere, estandarizazio horren aurretik, azterketek datu oso aldakorrak eman dituzte nahasmendu horren prebalentziari buruz: populazioaren %1etik %50era bitartekoa da Asian. Datu falta orokorrean Robert Jakobek, zerrenda osatu duen OMEko taldeburuak, joan den urtean adierazi zuenez, Interneten edo kontsola batean jokatzeari utzi ezina eta urtebetetik gorako aldietan lagunei kasurik ez egitea edo lana uztea gaixotasun-zantzuak izan daitezke. OMEk nahaste hori sartzeak polemika eragin zuen iaz jada. Bideojokoen industriak horren aurka egin zuen, gaixotasun mentaltzat hartzeko oinarri sendorik ez zegoela argudiatuz. Baina erakundeak 2021eko maiatzeko batzarrean onartu zuen sailkapen hori. Adin txikiko bat erietxeratu behar izan zuten Castelló-n, bi hilabetez, eta mundu osoan 18 urte artekoetan klinikoki aztertutako lehenengo kasua izan berri da Duela urte erdi Euskal Herritik gertu jazotako kasu batek alarma piztu zuen honen guztiaren gainean. Adin txikiko bat erietxeratu behar izan zuten Castelló-n, bi hilabetez, eta mundu osoan 18 urte artekoetan klinikoki aztertutako lehenengo kasua izan zen. Fortnite bidejokuarekiko mendekotasuna hartua zuen adin txikiko honek, aurretik ikasketetan emaitza oso onak ateratzen ari zena. Berri gehiago ICD-11 izeneko zerrenda hau 90 herrialde baino gehiagoren datuekin egina da, eta aurrekoak ez bezala, digitala baino ez da, paperezko bertsiorik gabe. Medikuntza tradizionalaren inguruan eta sexu osasunaren arloan berrikuntzak ere badakartza, OMEk jakinarazpen batean nabarmendu duenez.