APR. 30 2022 - 08:35h Gaztaz beteriko alberjinia bilduak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 alberjinia, gazta birrindua. Betegarria: 150 g Ricotta gazta, 100 g Provolone birrindua, 100 g gazta fresko, 6 tomate lehor. Tomatea: tipula erdia, 2 baratxuri ale, 600 g tomate heldu, olioa, gatza, albahaka. Bexamela: 10 g gurin, 10 g irin, 200 ml esne, piperbeltz zuria. Zailtasuna 31. Alberjiniak garbitu eta luzeran xerratan moztu.2. Azpil bat olioz igurtzi eta bertan xerrak jarri. Gatza bota eta labe beroan sartu, 180ºC-an, 5-8 minutuz.Betegarria:1. Tomateak txikitu.2. Gaztak ontzi batean jarri eta eragin. Tomatea gehitu eta nahastu.Tomatea:1. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.2. Tomateak zuritu, haziak kendu, tipulinari gehitu eta erregosi. Behar adina gatz eta albahaka bota.Bexamela:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Betegarria alberjinia xerren erdian jarri eta bildu.2. Labean sartzeko azpil bat tomatearekin estali. 3. Gainean bilduak jarri eta bexamel saltsarekin estali. 4. Gainetik gazta bota eta labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.