GAIAK

Bakailao entsaladak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

GULEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza desberdinak, 2 baratxuri ale, 125 g gula, 300 g bakailao izpitu, 60 g pinazi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada Jerez ozpin, gatza.
Zailtasuna                                 2

1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Xukatu.
2. Urazak ondo garbitu eta zatitu.
3. Txikitutako baratxuri bat olio pixka batekin erregosi. Gulak gehitu eta arin erregosi.
4. Geratzen den baratxuria zerredatan moztu eta olioarekin erregosi. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu eta urazarekin nahastu.
Lau plateretan uraza jarri, eta gainean beste osagaiak.

OTARRAINXKEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
2 tomate, aguakate bat, baratxuri ale bat, 300 g bakailao izpitu, 150 g otarrainxka egosi. Saltsa: 11 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Bakailaoari gatza kendu.
2. Tomateak eta aguakatea zuritu eta xerratan moztu.
3. Otarrainxkak zuritu eta osorik utzi.
4. Baratxuria txikitu eta olio pixka batekin erregosi. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.
Plateretan hurrenez hurren tomatea, aguakatea, bakailaoa eta otarrainxkak jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota.