JUL. 28 2022 - 06:30h Alberjinia bolak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatKilo bat alberjinia, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 50 g Idiazabal gazta birrindu, arrautza bat, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, piper berde bat, 2 tomate heldu, sagar bat, 2 baratxuri ale, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Alberjinia garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, alberjiniak gorritu arte. Atera eta tapatu. 2. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 3. Tipulina eginda dagoenean, txikitutako alberjiniak gehitu eta erregosi. Sutatik kendu eta hozten utzi.4. Arrautza eta gazta gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota. 5. 24 bolak egin. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.6. Olio ugari berotu eta bolak frijitu. Paper baten gainera atera.Edo, bolak frijitu beharrean irineztatu eta labe beroan sartu, gorritu arte.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula, sagarra eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Piperra garbitu eta zerrendatan moztu. Tipula egina dagoenean, piperra gehitu eta erregosi.3. Tomateak garbitu eta zatitu. Barakiekin batera jarri eta erregosi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. 5. Azpil batean bolak jarri eta saltsarekin estali. Gainetik Idiazabal gazta birrindua bota.6. Labe beroan sartu, 220ºC-an, gorritu arte.