JUL. 30 2022 - 07:00h Hegaluze hanburgesak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g hegaluze, tipulina bat, 2 arrautza gorringo, koilarakada bat soja saltsa, 200 g shiitake, 4 koilarakada maionesa, uraza, tipula frijitua, 4 ogi, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.2. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Tipulina, soja eta gorringoekin nahastu. Behar adina gatz bota, 8 bola egin eta zapaldu.3. Zerrendatan moztutako shiitakeak olio eta gatz pixka batekin arin erregosi.4. Zartagin batean olio pixka batberotu eta hanburgesak erre. 5. Ogiak ireki eta hurrenez hurren uraza, hanburgesa, maionesa, shiitakeak eta tipula jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g hegaluze, 150 g otarrainxka, 2 koilarakada ogi birrindu, arrautza bat, 2 tipula, uraza, 4 hanburgesa ogi, yogur bat, koilarakadatxo bat ziape, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Hegaluzea eta otarrinxkak txikitu. Arrautza eta ogia nahasi, gehitu eta nahastu. Gatza bota, 4 bola egin eta zapaldu.2. Zerrenda finetan moztutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 3. Yogurra, gazta eta ziapea nahastu.4. Zartagin batean olio pixka batberotu eta hanburgesak erre. 5. Ogiak ireki eta hurrenez hurren saltsa, uraza, hanburgesa eta tipula jarri.Biak boniato txipekin lagundu.