AUG. 15 2022 - 07:15h Indioilar bularki eta aguakate txitxiburduntziak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g indioilar bularki, 2 aguakate, 16 tomate cherry. Marinada: baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat piper gozo, koilarakada bat ozpin, 4 koilarakada olio, martorria, gatza. Zailtasuna 2 1. Bularkia 32 zatitan moztu.2. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu. Tomateak garbitu.3. Marinadaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi. Bularkia, tomateak eta aguakatea bertan sartu, nahastu eta 2 orduz beratzen utzi. Atera eta salda gorde.4. Txitxiburduntzietan bularkia, tomateak eta aguakatea jarri. 5. Plantxa bat berotu eta txitxiburduntziak bere saldarekin erre, bi aldeetatik.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g indioilar bularki, 2 aguakate,16 barrengorri txiki. Marinada: baratxuri ale bat, 2 koilarakada ziape, 3 koilarakada olio, piperbeltz beltza gatza. Zailtasuna 2 1. Bularkia 32 zatitan moztu. Marinadaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi. Bularkiarekin nahastu eta 2 orduz beratzen utzi. 2. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu. Barrengorriak garbitu eta osorik utzi.3. Txitxiburduntzi bakoitzean bularkia, barrengorria eta aguakatea jarri.4. Plantxa bat berotu eta txitxiburduntziak erre, bi aldeetatik. Bi errezetak saltsa honekin lagundu: Luzoker txiki bat, yogur bat eta gatza irabiagailuarekin nahasi.