SEP. 01 2022 - 06:25h Betetako barrengorriak gainerreta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat20 barrengorri handi. Betegarria: 2 baratxuri ale, tipula erdia, 125 g kuiatxo, 300 g ziazerba, 75 g indioilar bularki egosi, olioa, gatza. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, 100 g ziazerba, gatza. Zailtasuna 3 1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. 2. Azpil bat olioarekin igurtzi eta barrengorriak jarri. Gatz pixka bat bota eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.Betegarria:1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Txikitutako barrengorrien hankak eta birrindutako kuiatxoa gehitu eta erregosi, su eztitan.3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Txikitutako indioilarra gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.Saltsa:1. Ziazerbak 2 minutuz egosi. Freskatu, ondo xukatu eta txikitu.2. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.3. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Ziazerbak gehitu eta nahastu.4. Behar adina gatz bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Barrengorriak ziazerba nahasketarekin bete. 2. Saltsarekin estali eta gainetik gazta birrindua bota.3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, gorritu arte.