SEP. 10 2022 - 07:50h Indioilarrarekin beteriko alberjinia GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 alberjinia. Betegarria: 2 tipulina, baratxuri ale bat, 200 g tomate heldu, 250 g indioilar txikitu, 100 g ahuntz gazta, gatza, olioa, oreganoa. Saltsa: 20 g gurin, 20 g irin, 500 ml esne, 100 ml tomate saltsa, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 31. Alberjiniak luzetara ebaki. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. 2. Eltze batean ura berotu eta azalak 10-12 minutuz egosi, biguna egon arte. Paper baten gainera atera.Betegarria:1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Baratxuriarekin batera jarri eta erregosi, ura galdu arte.3. Txikitutako tipulina olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.4. Alberjinien mamia gehitu eta erregosi.5. Indioilarra gehitu eta arin erregosi. Tomatea gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta oregano bota.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Tomate saltsa gehitu eta nahastu.3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Azalak betegarriekin bete eta azpil batean jarri.2. Gainetik zatitutako gazta bota eta saltsarekin estali.3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10 minutuz edo.