SEP. 26 2022 - 06:10h Fideua bakailaorekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao ETA MUSKUILUREKINOsagaiak 4 lagunentzat250 g fideo fina, 2 baratxuri ale, 300 g bakailao, 500 g muskuilu, 700 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kentzeko 36 orduz ur hotzetan beratu. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Zatitu.2. Muskuiluak garbitu eta egosi, ireki arte. Oskolak kendu eta salda xukatu.3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.5. Paella ontzi batean olioa berotu eta fideoak arin erregosi.6. Salda beroarekin estali eta bakailaoa eta muskuiluak gehitu. Nahastu eta gatza bota.7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz. ETA TXIRLEKINOsagaiak 4 lagunentzat250 g fideo fina, piper berde bat, porru bat, 300 g bakailao, 400 g txirla, 700 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi su eztitan.2. Gatza kendutako bakailaoa gehitu eta arin erregosi.3. Paella ontzi batean olioa berotu eta fideoak arin erregosi. 4. Salda beroarekin estali eta bakaialoa eta txirlak gehitu. 5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.