OCT. 13 2022 - 06:05h Arin erregositako kinoa barazkirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentz250 g kinoa, 2 azenario, piper berde bat, piper gorri erdia, 150 g kuiatxo, 100 g datil, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri. 2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu. 3. Eltze batean tiratan moztutako azenario olio pixka batekin erregosi.4. Txikitutako piperrak eta tiratan moztutako kuiatxoa gehitu eta arin erregosi.5. Azken momentuan zatitutako datilak eta kinoa gehitu eta arin erregosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g kinoa, tipuleta bat, 2 baratxuri ale, 150 g onddo, 200 g alberjinia, piper gorri erdia, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.3. Dadotan moztutako piperra eta alberjinia gehitu eta erregosi.4. Onddoak garbitu eta zati txikitan moztu.5. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. 6. Baratxuriak igotzen hasten direnean, onddoak gehitu eta arin erregosi.7. Azken momentuan kinoa eta barazki guztiak arin erregosi.